Elorrio

Gora gu ta gutarrak!

Egileak: LH5 Txintxirri    Sortzailearen bazterrak: ibasauri
  • sarrera
  • kokapena
  • ezaugarri fisikoak
  • historia
  • jan eta lo
  • ingurua
  • diptikoa
  • partekatu

Sarrera


deskargatu

Ongi etorri Gure Bazterrak webguneko Elorrioren atalera.

Elorriok historia luzea du, hasieran kale bat besterik ez zen, baina orain herri eder batean bihurtu da.

Ingurune natural ederra du, eta ondare historiko eta kultural aberatsa; hartara, 1964an hirigunea gune historiko-artistiko izendatu zuten. Jauregi eta armarridun etxe asko dago, bai eta ermitak ere. Horregatik Elorrio herri bikaina da, mendiz inguratutako hedadura zabala duenez, ibilde ugari daude.

Esan bezala, landa berdeak eta mendi ugari ditugu: Udalaitz, Intxorta,... Ez dugu itsasorik baina erreka ederrak ditugu. Hori bai, neguan bazatozte ekarri beroki potoloak hotza egiten du eta… baina udan beroa egiten du.

Herrian bertan jai ugari ditugu, horietako batzuk hauek dira: errebonbiloak, inauteriak… ederto pasatu nahi baduzue, ikusiko duzue, Elorrion leku paregabeak ditugu!!!

Ez geratu gogoekin!!! etorri eta seguru ondo pasatuko duzuela!!!

elorrio bilaketarekin bat datozen irudiak

Agur eta ikusi arte, bertan aurkituko gaituzu.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados