Donostia-San Sebastian

Altxorrez beteriko hiria.

Egileak: Axular 5.A    Sortzailearen bazterrak: iurbieta
  • sarrera
  • kokapena
  • ezaugarri fisikoak
  • historia
  • jan eta lo
  • ingurua
  • diptikoa
  • partekatu

Ezaugarri fisikoak

Klima:

Gure klima ozeanikoa da, epela eta euritsua, hilabete hotzena Urtarrila da.

Mendiak: 

Urgull, Igeldo eta Ulia Donostiako mendiak dira. Urgullen oraindik harresiaren aztarnak eta kanoiak daude eta 123m ditu, Igeldon atrakzio parke bat dago eta 181m ditu eta Ulian ikuspegi oso politak daude 235m ditu.

Hondartzak:

Donostian 3 hondartza daude, Ondarreta, Kontxa eta Zurriola. Ondarretan jolasteko parke bat dago eta 620m ditu, Kontxatik Nautikora joan zaitezke paseo bat eginez eta 1350m ditu, Zurriolan olatu handiak daude surf egiteko, hondartza artifiziala da 800m ditu. Hondartzak oso garrantzitsuak dira Donostian.

Ibaia:

 Urumea Donostiatik igarotzen den ibai bakarra da eta 46 km ditu.

Uhartea:

Santa Clara uhartea Donostiako uharte bakarra da eta oso polita da.

Itsasoa:

Kantauri itsasoak garrantzi handia izan du beti Donostian, arrazoi ezberdinengatik.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados