Donostia-San Sebastian

Altxorrez beteriko hiria.

Egileak: Axular 5.A    Sortzailearen bazterrak: iurbieta
  • sarrera
  • kokapena
  • ezaugarri fisikoak
  • historia
  • jan eta lo
  • ingurua
  • diptikoa
  • partekatu

Kokapena

Donostia Euskal Herriaren ipar-mendebaldean dago. Donostia Gipuzkoako hiriburua da, eta Donostialdea eskualdean dago.

Bere azalera 60,82 km2 da, eta 180.179 biztanle zituen 2016ean.

Donostian % 40ak euskaraz hitz egiten daki, eta gaztelaniaz ere hitz egiten da. Donostiako euskarari Gipuzkera deitzen zaio.

Hau da Donostiako ARMARRIA

eta  BANDERA

 

Donostiara Hegazkinez, Kotxez, Trenez, Autobusez, Autokarabanaz eta Bizikletaz etor daiteke.

 

  • Hegazkinez:

Donostiak gertuen duen aireportua  Hondarribian  dago eta  pixka bat urrunago 2 aeroportu gehiago daude,  105-kilometrotara, Bilboko aireportua dago, Europa osoarekiko lotura duena, Eta 47-kilometrora, Biarritzekoa dago; han, Frantziako eta nazioarteko konpainiek jarduten dute, baita low-cost (merkea) konpainiek ere.

 

  • Kotxez:

Bide ezberdin asko daude Donostiara iristeko. Alde batetik, N-1  (Madrid-Irun) bestetik, A-15 errepidea (Iruñea-Donostia), AP-8 (Bilbo-Irun) eta azkenik A-63 (Paris-Irun).

 

  • Trenez:

Donostiako geltoki nagusia  “iparraldeko geltokia” bezala ezagutzen da. Espainiako hiri askorekin lotuta dago, besteak beste Madril eta Bartzelonarekin. Nazioarteko helmugak ere badauzka, adibidez, Paris eta Lisboa.

 

  • Autobusez:

Donostiako autobus-geltoki berriak gure hiria estatu osoko eta Europako hainbat herrialdeetako beste hiri batzuekin lotzen du. Donostiako geltokia, Federico Garcia Lorka, 1  Pasealekuan kokatua dago, “Iparraldeko” Tren Geltokiaren ondoan (RENFE), kokatua.

 

 

Karabanan gaua igarotzeko sistemak bai ala bai  bete beharreko arau batzuk ditu.

  1. Gune horretan aparkatu egin daiteke, ez ordea, kanpatu; (eguzki-oihala ateratzea da kanpatzea).
  2. Ezin da mahairik ezta aulkirik ere atera, bide publikora. Baimenduta dago berdintzeko ziriak eta egonkortzaileak erabiltzea.

  3. Inguruan etxeak dauden etxetan dauden bizilagunei ahalik eta begirunerik handiena erakutsi behar zaie.

TAULA

 

 

Donostiara ekialdetik, hegoaldetik eta mendebaldetik iristeko 3 bide daude. Hurrengo ezaugarriak kontuan hartuta egin dira bideak:

  • Bidegorriak.

  • Trafiko gutxi dituzten errepideak.

  • Malda gutxien dituzten bideak.

Hauek dira ibilbideak:

  • Zarautz Donostia =Donostia - Zarautz

  • Andoain Donostia =Donostia - Andoain

  • Hendaia Donostia =Donostia - Hendaia

  • Lasarte Donostia =Donostia - Lasarte

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados