Elgoibar

Elgoibar

Egileak: Elgoibar Ikastola LH5C    Sortzailearen bazterrak: jrodriguez
  • sarrera
  • kokapena
  • ezaugarri fisikoak
  • historia
  • jan eta lo
  • ingurua
  • diptikoa
  • partekatu

Sarrera

Kaixo guztioi, gu Elgoibar Ikastolako LH5C gelakoak gara.

Diptiko hau, gela guztiaren artean egin dugu, 6 talde desberdinetan banatuta.

Argazkian agertzen garenak gara gu eta gure izenak hauek dira:

* Amer Aghbalou

* Einer Agirregomezkorta

* Eritz Amutxastegi

* Anton Andonegi

* Iker Aranburu

* Peru Barrenetxea

* Oihana Cantu

* Eider Caro

* Pello Elizburu

* Maddi Esnaola

* Marina Ferrandez

* Juan Gabilondo

* Elene Gabilondo

* Markel Garcia

* Mikel Goikolea

* Aiora Gonzalez

* Nagore Gonzalez

* Hasun Hafad

* Julen Iranzo

* Iker Izagirre

* Intza Kanalaetxebarria

* Cristina Li

* Jon Martin

* Mara Sendin

* Miren Serrano

* Leire Urio.


Gure bazterrak web gunera igotzeko egingo dugun lan hau, Elgoibarri buruz egin dugu.

Elgoibar Ikastolako bosgarren mailan gauzatu dugun proiektu hau hiru geletan egin dugun arren, gurea LH5C gelako ikasleek egin dugu.

Lan hau egiteko, markatutako sei taldetan banatu gara: Sarrera, Kokapena, Inguruak, Historia, Non jan eta non lo egin eta Gure bazterrak ezagutzen.

Ondoren, bakoitzak beharrezko informazioa bilatu eta laburtu du eta web orrian argitaratu dugu azkenik.


Elgoibar bisitatzeko arrazoi ugari daude, hemen bururatu zaizkigun batzuk:

  1. Herri polita delako.

  2. Mendiak bisitatzeko aukera asko daudelako. Adibidez: Hirukurutzeta, Kurutzebakar, Morkaiko, Kalamua etab.

  3. Jatetxe onak daudelako eta gaua pasatzeko leku eta aukera asko baita ere.

  4. Leku interesgarri asko daudelako: Santa Klarako konbentua, San Bartolome eliza, Udaletxea, Kultur Etxea etab.

  5. Elgoibarrera etortzen bazara lagunak egingo dituzulako seguru, 11.563 biztanle bizi garelako.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados