elgoibar

Ikasleekin sortu

Egileak: Elgoibar Ikastola LH 5A    Sortzailearen bazterrak: iulazia
  • sarrera
  • kokapena
  • ezaugarri fisikoak
  • historia
  • jan eta lo
  • ingurua
  • diptikoa
  • partekatu

Sarrera

Ongi etorri Gipuzkoa hegoaldean dagoen herri txiki batera. Herri txiki horrek Elgoibar du izena. Lehen Hezkuntzako 5.A gelako ikasleek buruturiko proiektu honekin Elgoibarren non jan, inguruen ezaugarriak, non dagoen kokatuta, historia eta ezaugarri fisikoak ikusi ahal izango dituzue.

Elgoibar herri koloretsua, lasaia eta belartsua da. Mendiz inguratuta dago, oso herri kulturala da eta euskal kirolak praktikatzen dira. Adibidez: esku pilota, zesta punta...

Elgoibar bisitatzeko arrazoiak hainbat dira: oso herri polita da, paisia naturalak ditu.Emengo jendea, alaia,  berritsua, festalaria eta dantzaria da. Horregatik turismoa egitea gomendatzen dugu. Bisita ditzakezuen tokiak proiektu honen atal batean aurki daitezke.

 

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados