Iruñea

Disfrutatu gure bazterrak!!!

Egileak: Paz de Zigandako 5. C-ko ikasleak    Sortzailearen bazterrak: msabalza
  • sarrera
  • kokapena
  • ezaugarri fisikoak
  • historia
  • jan eta lo
  • ingurua
  • diptikoa
  • partekatu

Sarrera

Gu Paz de Ziganda ikastolako 5. C mailako ikasleak gara. Gure ikastola Atarrabian dago, Iruñeatik oso gertu, guk Iruñerria deitzen dugun eskualdean. Baina gutako gehienak Iruñeakoak gara. Edozein kasutan, gutako guztiok primeran ezagutzen dugu Iruñea, guztion bazterra da!

Taldeka aritu gara lanean. Talde bakoitzak gure bazterraren atal batean egin du lan eta gero, guztion artean, komunean jarri dugu.

Bildu dugun informazioa bi modutara aurkituko duzue: modu hedatuan eta modu laburtuan diptiko batean. 

Webgune honetan Iruñea bisitatzeko oinarrizko orientabideak aurkituko dituzue, hala nola, nola heldu, non lo egin, zer bisitatu...Espero dezagun zuentzat baliogarria izatea eta gure hiri zoragarri honetaz disfrutatzea. Gogoratu, diptikoa ere inprimatu dezakezuela hiritik ibiltzen zareten bitartean gaienean izateko.

Disfrutatu eta mila esker gure webgune hau bisitatzeagatik.

 

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados