Atarrabia

Mapetan agertzen ez den altxorra!

Egileak: Urdaspal 5A 3    Sortzailearen bazterrak: ubolinaga
  • sarrera
  • kokapena
  • ezaugarri fisikoak
  • historia
  • jan eta lo
  • ingurua
  • diptikoa
  • partekatu

Sarrera

Gu Julen Guelbenzu, Unai Romero, Iñigo Juaristi, Julian Solano, Ariane Arizkuren eta ni, Aimar Arrosagaray gara. San Fermin ikastolako LH5Ako ikasleak gara eta Atarrabiari buruzko informazioa aurkeztu nahi dizuegu.Taldekide bakoitzak lan honen zati bat egin dugu, nik, Aimarrek, sarrera egin dut, Arianek kokapenari dagokion informazioa bilatu du, Unaik ezaugarri fisikoak azaldu du, Julianek historiaren atala egin du, Julenek non jan eta non lo egin atala egin du eta Iñigok inguruko informazioa adierazi du.

 

Atarrabia bisitatzeko arrazoi asko daude, baina ni hiru aukeratu ditut:

- Arrazoi hoietako bat erromatar zubi bat dagoela da, zubi horrek sei arku ditu eta oso polita da. Hortik urak egiten dituen jauziak ikusi ahal da.

- Beste arrazoi bat museo ikaragarri polit bat dagoela da, "Batan" izenekoa. Museo hau Nafarroko ibaiei buruzkoa da. Baina lehen beste erabilera batzuk zituen, hasieran garia birrintzeko erabiltzen zen, gero ohiala bihurtzeko errota bat zen, ondoren papera egiteko lantegi bat bihurtu zen eta azkenean orain ezagutzen dugun museoan bilakatu da.

- Hortaz gain, Miguel Indurainen eskultura dago herriko sarrera batean. 

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados