Gure Iruñea

Ezagutu gure hiria

Egileak: Paz de Ziganda Ikastolako 5.A    Sortzailearen bazterrak: Amaia Elorza
  • sarrera
  • kokapena
  • ezaugarri fisikoak
  • historia
  • jan eta lo
  • ingurua
  • diptikoa
  • partekatu

Sarrera

Hemen aurkituko duzuen informazioa Euskal Herriko txokoak eta bazterrak ezagutzea maite duzuenontzat da. Iruñea hobeki ezagutzeko gogoz zaudetela? Zatozte gurekin!

Gure ikastola Atarrabian dagoen arren, Iruñeatik gertu gaude eta lotura handia dugu hiriburuarekin; besteak beste, ikastolako ikasle askotxo gara bertakoak. Egia esan, Atarrabian, Burlatan edo Uharten bizita ere, guztiok sentitzen gara neurri batean iruindarrak. 

Gure hiria deskubritzeko prest?

Hementxe duzue bada Iruñea hobeki ezagutzeko aukera.

Gainera Alde Zaharreko erdi-erdian, Udaletxearen ondoan, Turismo Bulegoa daukazue informazio gehiago behar izanez gero.

Ongi etorriak guzti-guztiok!

 

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados