Donostia

Donostia!

Egileak: Emojiak    Sortzailearen bazterrak: ntxokarro
  • sarrera
  • kokapena
  • ezaugarri fisikoak
  • historia
  • jan eta lo
  • ingurua
  • diptikoa
  • partekatu

Ezaugarri fisikoak

Kaixo, guk ezaugarri fisikoen atala azalduko dizuegu!!!

Hondartzak 

Donostiak hiru hondartza ditu, Zurriola, Kontxa eta Ondarreta.

Ondarreta eta Kontxaren parean irla bat dago, Santa Clara izenekoa.

Zurriolatik Santa Clara ez da ikusten Urgull mendia dagoelako,

Santa Clara uharteak hondartza txikitxo bat du eta Kontxako paseotik hondartza txikitxoa ez da ikusten, itsas-gora dagoenean baina berriz, itsas-behera dagoenean ikus daiteke.

 Ondarreta       Kontxa Zurriola

Oharra: Bandera zuri baten bitartez jakingo da hondartzan marmokak daudela.

 

Ibaiak 

Gure hiri maitea ibai batek gurutzatzen du, Urumea izenekoa.

Urumeak 7 zubi ditu (Puente de la Zurriola, Santa Catalina, Maria Cristina, Mundaiz, Lehendakari Aguirre, Real Sociedad eta Mikel Laboa).Urumea ibaia Kursaalean itsasoratzen da.
https://www.sansebastianturismo.com/es/hacer/cultura-arte-arquitectura/puentes

 

Mendiak

Donostian hiru mendi daude Urgull, Igeldo eta Ulia.

ULIA 

Zurriola ondoan Ulia dago, Ulian bertan parke natural bat dago.

2012ko udatik ekintzak daude: tailerrak, Uliatik ibilaldiak,bisitaldi gidatuak…ekintza gehienak umeentzat dira, baina helduek ere ondo pasa dezakete.               


 

 

URGULL 

Urgullen Donostiako historiaren zati bat dago, hori ezagutzeko historiaren atalera joan beharko zarete. Puntan “Sagrado Corazón” izeneko estatua bat dago. Ondoan, Mota izeneko gaztelu bat ere eta museotxo bat ere. Erdi Aroko monumentu historiko bat dago bertan.

https://youtu.be/XOucXo8p7E0


 

IGELDO 

Igeldon faro bat dago, XVIII.mendekoa. Gaur egun, gailurrean dagoen begiratoki bat da. Ondo pasatzeko leku paregabea da, bertako jolas-parkeagatik. Jolas parkea primerakoa da umeekin egoteko.

https://youtu.be/BhNoP4XDg_A

 

KLIMA 

Donostiako klima nahiko epela da, euritsua ere.

Epela da itsasoa ondoan dagoelako eta urtean oso oso gutxitan elurra egiten du (ia inoiz). Udan berriz, ez du bero handia egiten eta neguan berriz, ez du hotz handirik egiten. Donostian klima ozeanikoa dago, oso klima hezea eta gainera, gure  klima oso ona da.

 

ZERGATIK DA?          

Klima ozeanikoaren ezaugarri nagusia tenperatura  oso bortitza ez dela da. Hotz gehien egiten duenean, tenperatura 4 eta 9 °C bitartekoa izaten da. Bero gehien egiten duenean 18 eta 21 °C egiten ditu. Horrela, bataz

besteko tenperatura 11 eta 14 ºC artekoa da.

 

ONDORIOAK 

Donostian oso klima ona dugu eta turista bezala etortzeko, garai guztiak dira egokiak.

 

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados