Donostia

Donostia!

Egileak: Emojiak    Sortzailearen bazterrak: ntxokarro
  • sarrera
  • kokapena
  • ezaugarri fisikoak
  • historia
  • jan eta lo
  • ingurua
  • diptikoa
  • partekatu

Historia

 Historia eta gainerako bitxikeriak kontatuko dizkizuegu.

Abuztuaren 31 kalea:

 

Resultado de imagen de abuztuaren 31 kaleaSan Bizente eliza                                         Resultado de imagen de alde zaharreko elizak Santa Maria Basilika


Resultado de imagen de alde zaharreko elizak

203 urte bete ditu Abuztuaren 31 kaleak.

Independentzia Gerra erabat suntsitu zuen hiria, kale bakarra izan ezik: Abuztuaren 31 kalea, zutik geratu zen bakarra izan zen.

Hiriko bi eliza zaharren artean dago, Santa Maria basilika eta San Bizente elizaren artean. Donostiako eliza zaharrenetariko batzuk dira.


 

Trinitate plaza:
Resultado de imagen de trinitate plazaResultado de imagen de trinitate plaza hoy en dia

  Aspaldian                                  Gaur-egun

 

Trinitate plaza, Parte Zaharrean dagoen plaza bat da.

Abuztuaren 31 kalearen albo batean dago, Urgull mendiaren

magalean.

Orain plaza dagoen lekuan, garai batean hiriko kartzela zaharra izan zen.

2013-an, Peña Gantxegiren eraberritzearen 50. urteurrenean Docomomo saria jaso du eta plaka bat jarri da plazaren sarreran.

 

Donostiaren sorrera:

Donostiako historia 800 urtetik gora luzatzen da Nafarroako Antso Jakitunak 1.180 inguruan hiri-gutuna eman eta egungo izenaz deitu zionetik.

Dena-den, gaur egungo Donostian eta haren inguruan baziren

lehenago ere giza finkapenak.

Gizakia orain dela 25.000 urtetik, gutxienez, bizi izan da Donostia inguruan.

Ametzagaina izeneko lekuan garai horretako industria litikoa aurkitu dute.

Sortu zenetik, Donostiak garrantzi nabarmena izan du Euskal Herriko gizarte-, politika- eta kultur bizitzan, baita Europako eta Atlantiko

itsasoko hainbat gertaera erabakigarriren garapenean ere.

   Aspaldian     donostia-san sebasti√°n bilaketarekin bat datozen irudiak     Gaur-egun                      

 

 

Atotxako zezen plaza:

Donostiako lehendabiziko zezen plaza iraunkorra 1869 urte inguruan Verde jaunak eraiki eta hirugarren Karlistetan bota zuten.

Hala ere 1876-an Jose Arana izeneko enpresaburuak beste zurezko zezen plaza berria eraiki zuen 30 egunetan leku berean. Urtez-urte erreformak egiteari ekin zion lanak bukatu arte. Egungo Atotxako Dorrea eta Tabakalera artean zegoen.

XX. mendeko hasieran, ikusle batzuek Arana presidentearen zuzendaritzaren kontra egin zuten, beti toreatzaile berdinak kontratatzen zituela aurpegiratuz. Horretxegatik, hauek 1903-an enpresa berria sortu eta Txofre zezen plaza eraiki zuten. Denboraldi batzuetan, plaza biek aritu ziren martxan azkenean Atotxa bota arte. Bota zutenean, plazaren materialak Egia auzoko lehendabiziko eraikinak egiteko erabili zituzten: 4, 6, 12, 14 eta 16 atalondoak hain zuzen ere. Gero, orube berean, Atotxako futbol zelaia eraiki zuten,  gaur-egun tabakalerako antzokia da, aspaldian atotxako futbol zelaia izan zena, eta baita ere zezen plaza izandakoa.

 atotxako zezen plaza bilaketarekin bat datozen irudiak

 

 

Zezen plazan gertatutako bitxikeria:

“Hurón” zezenak “Zesar” tigrearekin, zezenaren adarrarekin kaiola horretako atea puskatu eta zezen plazara irten ziren bi animaliak.

Mikeleteek tiro egin behar izan zuten eta gorabehera guzti horren balantzea inolako kontrolik gabeko izuikara sortu zen eta jende artean hildako bat, Jean Pierre Lizarriturri frantsesa, eta zauritu ugari izan ziren.         

 

“Hurón” zezena eta “Zesar” tigrea atotxako zezen plaza 1904 bilaketarekin bat datozen irudiakflechas bilaketarekin bat datozen irudiak

 

Urgull mendia:

Hor dagoen gaztelua garai batean oso garrantzitsua zen, orain berriz ibilbide bat dago eta egun-pasa joan daiteke.

Zergatik zen garrantzitsua? Orain dela urte asko Donostia oso txikia zen, etxe gutxi batzuekin osatuta zegoen eta harresi batek inguratzen zuen. Gaur egun harresi zati batzuk ikus daitezke.

Lehen kanoi asko zeuden orain berriz, batzuk gelditzen dira baina ez dute funtzionatzen, Jesusen bihotza eskultura gaztelua zegoen lekuan dago, oso handia da bere eskuak 1,20 cm neurtzen ditu gutxi gora- behera.

Gaztelua babestua egoteko harresi bat egin zuten eta gero gorago beste handiago bat. Leiho txiki asko daude beraiek tiro egiteko baina besteak ezin zieten eman leihoak oso txikia baitziren eta oso zaila egiten zitzaien bala leiho txiki oietan sartzea.

Gaztelu barruan eliza txiki txiki bat zegoen baita kartzela bat ere.

Ingelesek Donostia erre zuten 1813an, bataia bati egon zen, harresi zati bat puskatu eta sartzea lortu zuten. Frantsesak Donostian zeuden baina bota egin zituzten, garaile ingelesak geldituz eta horregatik Urgull mendian beraien aztarna dago, ingelesen hilerria.

Donostiarrok galdu egin zuten eta pixkanaka-pixkanaka Donostia herria eraikitzen hasi ziren.

 

1800 urteko mapa

 

Donostiako guda:

Urgull eraso bitartean, ingeles-portugaldar armadak, tartean ofizialek ere, astebete eman zuten hiria arpilatzen eta erretzen. Hilketa, bortxaketa, lapurreta eta kalte ugari egin zituzten.

Hiriak zituen 600 etxeetatik, 36 etxe bakarrik zutik geratu ziren.

Soldaduei entzun zietenez, Francisco Javier Castaños jeneralaren agindua zuten, hiria kiskalita uzteko eta herritarrak ezpataz hiltzeko, asmoa zuten.

Badira lekukoen 75 adierazpen, abuztuaren 31-n bertan istiluak hasi zirela, esaten zuten.

Lekukoa izan eta bizirik irten zen Gabriel Serresek esan zuen.

Donostiako guda

 

Udaletxea:

Orain udaletxea den eraikina lehen kasino bat zen. Kasinoan kartekin jolastu, apustuak eta horrelako ekintzak egiten ziren. Orain udaletxea Alderdi Ederren dago, baina lehen Konstituzio plazan zegoen. Aspaldi Donostiako lorategi publiko politena, orduan, Gipuzkoako plazakoak eta Alderdi-Ederrekoak ziren.

 

                  Lehengo udaletxea                          Gaur-egun

 

FESTAK!
 

Santo Tomas egunean, txistorra jaten da. Animaliak plaza erdian jartzen dituzte, horrela  guk ikus ahal izateko. Eta nahi duen jendea baserritarrez janzten da. Txistorra  postu asko daude adibidez: Gero Axular, Ekintza, Summa, Jakintza etab.

Santo Tomas jaia,  Euskal Herriko hiri eta herri askotan ospatzen da,  abenduaren  21ean. Baserrietan azokak eta jolasak prestatzen dituzte. Donostian, Bilbon, Lekeition, Zaldibarren, Azpeitian eta beste herri batzuetan ospatzen da.

Historian zehar, baserri azokaren eguna zen, baina eguna euskal baserri kulturaren jai  bihurtu da. Bertan, baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen dira.  Baserri-produktuen lehiaketak ere izaten dira. Ohikoa da, San Tomas jaian, txistorra eta taloa jatea, sagardoarekin batera. Gainera, jaia ospatzeko jantzi tradizionalak janzten dituztenak asko dira.

Danborrada, Danborrada 1836. urtean sortu zen. Garai hartan, Danborrada Donostiako inauterietako konpartsaren parte zen. Lehen urteetan Sarriegiren martxa barrilekin soilik jotzen zen. Aurrerago, danbor ozenak gehitu zituzten.

Haur Danborrada  udaletxean  hasten da eta alde zaharrean bukatzen da. Helduen danborrada leku askotik hasten da eta leku askotik bukatzen da.

https://www.youtube.com/watch?v=-XaFfX-HmpE&list=PL8u9zCkUAoIFzniuTdH46A2W1JbI5X06S

Haur danborradaren ibilbidea:



 

Aste nagusia, Donostian ospatzen diren festen artean, nabarmena da Aste Nagusiko su artifizialen lehiaketa da. Zaragoza, Valentzia, Italia eta beste toki askotako enpresa pirotekniak ia urtero etortzen dira Donostiara, Aste Nagusiko su artifizialen lehiaketan  parte hartzera.

Beste ekintza berezi batzuk Saguesen antolatzen dira eta musika kontzertuak dira esaterako.




 

Inauteriak, bereziki Europan eta Amerika osoan zehar ospatzen dira. Neguaren bukaeran jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira. Inauterien ezaugarri bereziak giro alaia eta dibertigarria dira. Historikoki, kristautasunaren tradiziotik abiatzen diren jaiak dira.

https://www.youtube.com/watch?v=x3XZAIXGvZM Inauterien bideo bat.

 

https://www.youtube.com/watch?v=FuLSiKnEf7M  Inauteriak nola diren erakusteko bideo bat.

 










 

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados