Donostia

Donostia!

Egileak: Emojiak    Sortzailearen bazterrak: ntxokarro
  • sarrera
  • kokapena
  • ezaugarri fisikoak
  • historia
  • jan eta lo
  • ingurua
  • diptikoa
  • partekatu

Inguruak ezagutzen

Hemen Donostiako inguruak ezagutzeko informazioa duzue, museoak ere aipatzen ditugu. Nola azaltzen dugun jakin nahi baduzue, begiratu gure atala!

Inguruko herriak:

Gure inguruko herriak Hernani, Lasarte eta Usurbil dira horietako batzuk. Hemen duzue hiru herrien informazioa:

                               Hernani:

     Autoan: 16-19 minutu zehar trafikorik gabe.

     Autobusean: 30 minutu zehar behar dira iristeko.

     Oinez: 1h eta 40-50 minutu zehar behar dira.

     Eta bizikletan: 35-40 minutu zehar beharko dituzue.

         https://en.wikipedia.org/wiki/Hernani  

     

                                Lasarte:

      Autoan: 16-18minutu zehar trafikorik gabe.

      Autobusean: 22-30 minutu zehar behar dituzue.

      Oinez: 2h inguru behar dituzue.

      Eta Bizikletan: 40-55 minutu zehar behar dituzue.

        https://eu.wikipedia.org/wiki/Lasarte-Oria

                        

                              Usurbil:

Autoan: 18 minutu beharko dituzue.

Autobusean: 35-45 minutu behar dira iristeko.

Oinez: 2h eta 20 minutu beharko zenituzkete iristeko.

Eta bizikletaz: 40-50 minutu behar dira.

       https://eu.wikipedia.org/wiki/Usurbil

 

Museoak eta artea:

Donostian arte asko dago, bereziki klasikoa eta hiru museo daude:


San Telmo museoan astero gai desberdina jartzen dira, eta Zuloaga  plazan dago kokatua.

10:00-20:00

Astearteetatik-Igandeetara.

 

San Telmo Museoa

Donostiako  Aquariumean itsasoko animaliak daude eta itsasoari buruzko gauzak daude, adibidez: Txalupak, Armak, Itsasoko animalien hortzak, Kontxak, koralak, Bale hezurrak, Marrazo txiki disekatu bat eta abar... Aquariuma goizeko 10:00 tan irekitzen dute eta arratsaldeko 19:00 tan itxi egiten dute; Aquariuma  Carlos Basco Imaz plazan dago.

Aquariuma

 

Hirugarren museoa Albaola da. Han itsas-ontzi handi bat dago.Egurrarekin gauza asko egiten dituzte: Barkuen zatiak eta abar…

albaola-museoa

 

Donostiako zinemak:

Donostian 3 zinema daude: Principe, Antiguo berri eta Trueba zinemak dira. Hiruretan filma eskaintza asko daude han. Tabakalerak ere filma batzuk eskaintzen ditu, baina Tabakalerari buruz ere geroago hitz egingo dugu.

Principen filma gehien eskaintzen dira (euskaraz eta gazteleraz). Principe, San Telmo museoaren ondoan dago eta Carlos Basco Imaz kalean kokatua dago.

Antiguo-berriko zineman baita ere filma asko daude. Han filma asko eskaintzen dira gazteleraz, eta Antiguo auzoan dago kokatuta zinema hau.


Trueba zinema hiruetatik filma gutxien dituen zinema da. Baina han ere filmak badaude, ez hainbeste baina filmak eskaintzen dira . Eta Esnaola                          kalean dago zinema.

Hiru zinemak oso onak dira, bisitatu nahi badituzue hemen uzten dizkizuegu hiru zinemen kartelera eta non dauden kokatuak.

 

Principeren zinemaren kartelera:

Donostia-San Sebastián, principe zinema

Donostiaren erdigunetik Principera joan nahi baduzu hemen duzue behar den denbora:

Autoan 7 minutu behar dira iristeko.

Autobusean berriz, 9-10 minutu zehar dira.

Oinez, 11 minutu zehar behar dira.

Eta bizikletaz 3-5 minutu zehar dira.

 

Antiguo-berri zinemaren kartelera:

Antiguo Berri zinemaren kartelera

Donostiaren erdigunetik zinema onetara joan nahi baduzue hemen uzten dizuegu behar den denbora:

Autoan 7 minutu zehar behar dira.

Autobusean 10-12 minutu zehar behar dira.

Oinez, 30 minutu behar dira.

Eta bizikletaz 10-15 minutu zehar dira.

 

Trueba zinemaren kartelera:

trueba zinemaren kartelera

Donostiaren erdigunetik joan nahi baduzue denbora hau beharko duzue:

Autoan 9-10 minutu behar dira.

Autobusez 12 minutu gutxi gora behera behar dira.

Oinez 10 minutu zehar, behar dira.

Eta bizikletaz 3-5 minutu zehar dira.

 

Principe                                                              Antiguo-berri                                                  Trueba

 

Hiru zinemetan filma asko eskaintzen dira baina euskaraz Principen bakarrik. Tabakaleran ere filma gutxi batzuk eskaintzen dira ordu gutxi batzuetan.

 

 

 

Tabakaleran filmak egon arren, beste gauza batzuk ere daude: kafetegia, haur txokoa, terraza, aretoa, ludoteka  eta liburutegi txiki bat.

Hemen duzue Tabakalerako web gunea:

Tabakalera

 

Eskulturak:   

Haizearen orrazia: Eduardo Txillida Juantegi eskultura honen egilea izan zen. Txillidak bederatzi urte behar izan zituen Haizearen orrazia bukatzeko. Hasieran, orrazi bat egitea pentsatu zuen, baina azkenean, hiru egin zituen. 1977.urtean jarri zuten burdinezko eskultura hau. Ondarreta hondartzaren bukaeran dago.

Erlazionatutako irudia

 

Bakearen usoa: Nestor Basterretxea Artzadun Bakearen Usoaren  egilea izan zen. 1988ko abenduaren 21ean Bakearen Usoa Zurriolako itsasertzean jarri zuten      2015ean Zurriolan jarri zuten, lehen Amaran zegoen. Zazpi metroko altuera du eta bederatzi metroko luzera du. Metalez egina dago eskultura hau.

Bakearen Usoa - Nestor Basterretxea - Donostia - 2015-5-6.jpg

 

 

Don Kixote eta Sancho Panza: Don Kixote eta Sancho Panza Alderdi Ederren kokatzen da. Lorenzo Coullaut izan zen autorea eta 1929an egin zuen. Don kixoteren figurak 157x50x130 cm neurtzen ditu, Sanchoren figurak 104x49x100 cm eta oinarriak 53x120x211 cm.

Erlazionatutako irudia

 

Jesusen bihotza: Jesusen bihotza, Urgull mendian kokatzen da. 12,5m altuera ditu, 1950an Federico Coullaut eskultoreak eta Pedro Muguruza arkitektoak egin zuten eskultura hau.

Erlazionatutako irudia

 

Eraikuntza hutsa: Eraikuntza hutsa paseo berrian dago eta Jorge Oteizak egin zuen. Jorge Oteiza Orion jaio eta Donostian hil zen. Altzairuz egina dago eskultura, gainera 1957.urtean, Sao Pauloko  biurtekoan saritu zuten.

Eraikuntza hutsa

 

GLADYSEN OMENEZ: Eskultura hau Xabier Lankaren obra bat da, Egian dago, Cristina Enea parkean. Eraikuntzak  92 x 40 x 50cm

65 x 30 x 40cm    47 x 34 x 40 cm ditu. Eskultura kareharriz eginda dago eta Gladys del Estal Ferreñoren omenez eginda dago.

Gladysen omenezLAKA, Xabier

 

Eraikuntzak:

Artzai ona: Artzai ona Donostiako katedrala da. XIX.mendean Manuel Etxabe izeneko arkitekto batek eraiki zuen, eta 1897.urtean inauguratu zen. 1915 metro karratu eta 90 metroko luzera du katedralak. Erdialdean dago, Urdaneta kalean.


 

Erlazionatutako irudia

 

Kursaala: 1999. urtean Kursaala inauguratu zuten, Rafael Moneoren eraikina izan zen. Grosen kokatzen da. Bi bloke daude, bata bestea baina handiagoa da eta hor kontzertuak eta ikuskizunak egoten dira. Blokeak Urgull eta Ulia mendietara begiratzen dute.
Erlazionatutako irudia

 

Kutxa espazioa: Zientzia museo bat da, eta 2001ean inauguratu zuten. 9 sala ditu eta eta 170 modulu baina gehiago. Bisitariek gauza oso interesgarriak ikusi ditzakete museoan. 20 animali desberdin baina gehiago dituen sala bat dago bertan eta beste sala batean simuladoreak daude.


eureka museoa bilaketarekin bat datozen irudiak







 

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados