Donostia

Donostia!

Egileak: Emojiak    Sortzailearen bazterrak: ntxokarro
  • sarrera
  • kokapena
  • ezaugarri fisikoak
  • historia
  • jan eta lo
  • ingurua
  • diptikoa
  • partekatu

Non jan eta lo egin

Donostia bisitatu nahi baduzue non jan eta non lo egin erakutsiko dizuegu. 

Hotel Maria Cristinak ***** izar ditu eta oso garestia da . 400 euro gau bakoitzeko.

%97-ak gomendatzen du hotela, suiteak ere baditu eta gela oso politak eta handiak ere.

Hotel Londresek **** izar ditu eta oso garestia da hondartzaren ondoan dagoelako, ondo jaten delako eta logelak oso politak eta goxoak direlako.

Niza hotela Kontxaren parean dago eta *** izar ditu. Oso goxoa da eta oso polita ere , pertsona askok gomendatzen dute eta oso ondo dago.

Irenaz Resort hotela ** izar ditu eta oso ondo dago. Miramoneko parke teknologikoaren ondoan eta Aiete-Miramoneko egoitzetan kokatuta dago.

Monte Ulia hotela izar * du eta Naturaren-erdian kokatuta dago. Hiritik minutu gutxira eta Zurriola hondartzatik lau minutura

ere .

 

Donostian lo egiteko aukera merkeagoak ere badaude:

Igeldoko Campinga horietako aukera bat da .

Beste aukera bat ere badago eta Igara Campinga da. Igerilekua , taberna eta bungalow oso politak daude .

 

JATETXEEN GIDA

Txirrita sagardotegia Donostia erdialdean dago. Kontxa hondartzatik oso hurbil kalitate onekoa da eta jendeak gomendatzen du eta menu goxoak jartzen dituzte. 210 lagun sartzen dira eta bertsolarien omenez eginda dago batez ere Txirritaren omenez. Zuen zain daude!

Gurutzeta sagardotegia sagardo naturalen upategia da. Bertako ekoizpena. Ostegun, ostiral eta larunbatetako eguerdietan, esperientzia izateko aukera duzue: Sagardoaren historia kontatzen dute, dastaketako hastapena ere eta sagardotegiko sukaldaritza tipikoaren tailerra.

Donostian pintxo-potea ospatzen da. Pintxo-potea Vitoria-Gasteizko ostatuen ideia nagusia baino gehiago ez da. Jendea erakartzeko besterik ez eta aste bateko egunean pintxoa eta edaria hartzen da (normalean, txakur txikia edo ardoa)   merkeagoa delako.

 

Donostian pintxo poteaz gozatu dezakezue.

Astelehenetan giro gutxi dago, baina jendeak IPOTX tabernan 19:00tatik 21:00-ak arte pintxo-poteaz gozatzen du.

Asteartetan Grosen BAR EZKURRAK eta BAR AINGERUK dute pintxo-potea.

Asteazkenetan Amaran MARITXU oso pintxo-pote goxoak ditu asteazkena aukeratzen dutenentzat.

Ostegunean giro gehiago dago. Arrizar, Roteeta, Elizasu, Altza gaina, Urbeltza, Txomin, Ondarra, Belea, Aurresku, Urraki, Belfast, Herria eta Suhazin gozatu dezakezue.  

Ostiralean Jon Anderren pintxo-pote oso goxoak jartzen dituzte.

Larunbatean eta igandean ez daude pintxo-poteak.


 

Arzak jatetxea Donostiako hoberena da. *** izar Michelin ditu.

Gaur egun Juan Mari Arzak eta bere alaba Elena daude sukaldea antolatzen. Oso plater moderno eta landuak aurkitu ditzakezue.

Via fora jatetxea Donostiako Ibai ertzean dago. Hango janaria mediterranearra da, bereziki arrozak, eskalibada eta tostak oso goxoak daude. Eguraldi ona egiten duenean Donostiako terrazarik onenetarikoa da.

Teresatxon lehen esnea saltzen zuten. !2 langilek egiten dute lan han eta menu eta pintxo asko dituzte. Teresatxon 70 pertsona sartzen dira barruan edo kanpoan.

Akelarren 80 lagun sartzen dira. Igande gauean, astelehenean eta asteartean itxita dago. (Neguan). Igeldo mendiaren hegalean dago itsasoari begira. Areto pribatuak ere ditu eta hiru izar Michelin ditu.

Donostian ere jatetxe veganoak daude.  

Eta noski jatetxe begetarianoak ere bai.

 

Polikiroldegiak

Donostian polikiroldegiak ere badaude adibidez, Aieten Polideportivo Municipal Etxadi dago. Altzan ere Gimnasio Municipal Altza dago. Polideportivo Municipal Bentaberri ere Bentaberrin dago. Bidebietan, Polideportivo Municipal Bidebieta dago. Egian, Polideportivo Municipal Egia dago.

 

Donostian ondo pasatzeko eta dantzatzeko tokiak ere badaude eta Bataplan diskoteka horietako bat da.Hamasei urtetik gorakoa da, nerabeak oso ondo pasatzen dute eta helduak ere .

Ondo pasa nahi baduzu hemen beste aukera batzuk dituzu : Bataplan, Diskoteka gu etab.


 

PARKEAK ETA LORATEGIAK

Parkeak ere badaude eta Cristina enea horietako bat da . Belar pila bat dago eta natura pila ere .

Miramon parkea beste aukera bat da eta primeran dago. Maketa  asko daude eta umeak jolasteko ere badago.

Miramarreko lorategia ere badago. Pico del loro gainean dago. Britaniar batek Ingalaterrako gaztelu bat bezala.

Aiete parkea ere Donostian dago eta jauregi politak ditu.











 

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados