Lekeitio

Danok batera

Egileak: LH 5    Sortzailearen bazterrak: jon akarregi
  • sarrera
  • kokapena
  • ezaugarri fisikoak
  • historia
  • jan eta lo
  • ingurua
  • diptikoa
  • partekatu

Sarrera

LEKEITIO

 

Resultado de imagen de lekeitio

Kaixo, gu Lekeitioko AZKUE ikastolako, LH5eko ikasleak gara.

 

Taldeka aritu gara lanean. Talde bakoitzak Gure Bazterrak-en atal batean egin du lan.

-Sarrera: Maria, Enara, Atharratz, Oihan, Maren eta Intza.

-Kokapena: Sare, Anje, Lur, Beñat eta Nora.

-Ezaugarri fisikoak: Etxahun, Eider, Harkaitz, Ibon, Irati E. eta Olaia.

-Historia: Aiora, Xabi, Haizea, Paul eta Malen.

-Non jan eta non lo egin: Josu, Maialen, Agate, Adrian eta Laia.

-Gure bazterrak ezagutzen: Eñaut, Irati G., Danel, Arai eta Aetz.

 

Euskal Herri mailako, Gure Bazterrak proiektuan, ikastola gehienak parte hartu dute, hori dela eta guk ere parte hartzea erabaki dugu. Proiektu hau internet sarean dagoenez, herri ezberdinak ere ezagutu ditzakezue.

 

Kostaldeko herri arrantzaleak gustatzen baldin bazaizkizue, Lekeitio herri egokia da bisitatzeko. Alde zaharra, bere portua, eliza, hondartza, malekoia, irla, itxas-argia, mendiak… ezin dituzue galdu.

 

LEKEITIORA  ETORTZEA GOMENDATZEN DIZUEGU!!!!!!!!!

 

Itxas ondoan, medien oinetan

dagoen herri txiki zoragarria,

ene seaska, neure Lekeitio

herri guztietan maiteena.

 

Zer eskatzen deusku

jaioterri kutunak?

Bera jasotzen,

bera edertzen

gaitezan laguna.

 

Eusebio Erkiaga

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados