Erabiltzailearen gida

Ataria

Webguneko atarian, www.gurebazterrak.eus proiektua ezagutzeko bideo eta testu bat dago.

Hasierara itzuli

Mapa

mapa

Mapak maila desberdinak ditu.

Lehenengo mailan, Euskal Herri osoa ikusten da, bere 7 herrialdeekin. Gainera bakoitzean ageri den zenbakian, herrialde horretan dauden bazter kopurua zein den ikus daiteke.

Zenbaki batean klik eginez, herrialdea gertuagotik ikusiko da.

Irudian ikus daitekeen bezala, herrialdea euskal herri barruan non kokatzen den ikus daiteke. Baita bere barneko eskualdeak eta eskualde bakoitzean sortuak daude bazterrak.

Ogi papur sistema bati esker, atzera egitea oso erraza izango da.

Ogi papurrak

Eskualdean klik eginez, Google mapa bat zabalduko da. Mapa honetan Googlek eskaintzen dituen bistak erabiliz (mapa edo satelite), erabiltzaileak sorturiko bazterrak ageri dira. Gainera, Google mapa guztiek dituzten funtzionalitateak erabiltzeko aukera dugu ere:

Mapa mugitu. Mapan klik egin eta botoia askatu gabe sagua arrastaka eramanez.

Zooma handitu eta txikitu: Maparen eskuin beheko partean - eta + botoiak erabiliz edo CTR tekla zanpatua izanda eta saguaren gurpiltxoa mugituz.

google maps

Bazterren ikono berdean klik eginez, bazterraren informazio osoa kargatuko da.

Berriro ere, ogi papurren sistemak, modu erraz eta azkar batean, maparen maila desberdinetara joateko aukera ematen digu.

Hasierara itzuli

Bilatu

bilatu

Filtro desberdinak aplikatuz bazter guztien artean bilaketak egiteko aukera dago.

Hasierara itzuli

Erabiltzaile berria

Erabiltzaile berria sortzea oso erraza da. Hona eman behar diren pausuak:

  1. Menu nagusin agertzen den giltzarrapoaren ikonoan klik egin.
  2. "Kontua sortu" botoia sakatu.
  3. Galdetegia bete
  4. "Gorde" botoia sakatu

Erabiltzailea sortua dagoenean, norberak jarritako datuekin saioa hasteko aukera izango du.

Hasierara itzuli

Saioa hasi

Saioa hasteko, lehenengo erabiltzailea sortua egon behar du.

Ondoren, menu nagusian dagoen giltzarrapoa.png botoian klik egin eta saioa hasteko galdetegia bete. Erabiltzaile izena eta pasahitza jarriz. Amaitzeko "Sartu" sakatu

erabiltzaile menua

Saioa hasi ondoren, norberak bere izenean klik egiten badu, erabiltzailearen menua agertuko zaio. Hona aukerak:

  • Nire datuak: Nork bere datuak aldatzeko aukera ematen du. Erabiltzaile izena, e-posta, pasahitza...
  • Nire bazterrak: Nork berak sortutako bazterrak zerrendatzen duen pantaila.
  • Bazterra gehitu: Bazter berria sortzeko.
  • Nire gustukoak: Faborito modura markaturiko bazterrak.
  • Irten: Saioa amaitzeko.
Hasierara itzuli

Bazterrak

Bazterrak proiektuaren atal garrantzitsuenak dira. Erabiltzaile bakoitzak nahi adina bazter sortu ahal izango du. Era berean, beste erabiltzaile batek sorturiko bazterretan kolaboratzeko aukera ere izango du.

Hasierara itzuli

Bazterrak ikusi

Bazter bat bilatzeko mapa erabili behar dugu. Euskal Herria, herrialdea, eskualdea eta bazterraren ikono berdean klik eginez, bazterraren informazioa pantailaratuko zaigu.

bazterra

Pantailaren atalak:

  • Google mapa bat erabiliz, bazterraren kokapena ikusiko dugu. Mapan "Ogi papurren" sistemari esker, atzera egiteko aukera izango dugu.
  • Izenburua. Kasu honetan Elgoibar.
  • Informazio gehigarria: Leloa (Kasu honetan Elgoibar), Egileak eta bazterra sortu duen erabiltzailearen beste bazter guztiak ikusteko esteka.
  • Bazterraren atalak. Bazter bakoitza 6 ataletan banatzen da. Ikono bakoitzean klik eginda atal bakoitzaren deskribapena ikusiko dugu:
    • Sarrera
    • Kokapena
    • Ezaugarri fisikoak
    • Historia
    • Non jan eta lo egin
    • Ingurua
  • Aukerak
  • Kolaborazioa eskatu: Bazterraren edizioan kolaborazioa eskatzeko botoia.
  • Diptikoa: Eskuin aldeko ikonoan klik egiten badugu, bazterraren diptikoa ikusiko dugu. Diptikoan webgunean ikus daitekeenaren laburpen bat azalduko da. PDF formatuan deskargatzeko aukera izango dugu eskuorri gisa banatzeko aukera emanez.
  • Gogokoa: Bazterra gogokoen zerrendan sartzeko botoia.
  • Bazterra salatu: Bazterrak elementu desegokiak, iraingarriak edo desatxeginak baditu, salatzeko aukera dago. Profesional batek bazterra salatu eta zer egin erabakiko du. Salatzailearen datuak eta iritzia jasotzeko galdetegi sinple bat zabalduko da.
  • Partekatu: Bazterra beste erabiltzaileekin partekatzeko balio du. KLik egitean bazterraren URL helbidea erabiltzailearen arbelean kopiatuko da.
Hasierara itzuli

Berria sortu

Bazter berria sortzeko, erabiltzailearen izenean klik egin eta agertzen den menuan emergentean Bazterra gehitu aukeratu.

Galdetegi berri bat agertuko da. Hona bete beharreko eremuak:

  • Latitude, Longitude eta Zoom: Eremu hauek banan bana bete daitezkeen arren, errazena goiko mapan klik egitea da. Klik eginez, hiru eremuak automatikoki beteko dira, klik egindako tokiaren koordenak hartu eta momentuan dagoen zoomaren arabera.
  • Izena: Bazterraren izena izango da. Bazterra herri batean egon daitekeen arren, nahi diogun izena jartzeko aukera dugu.
  • Eskualdea: Euskal Herriko Eskualde guztien artean egokiena aukeratu.
  • Leloa: Diptikoan erakutsiko den esaldia.
  • Egileak: Diptikoan agertuko da.
  • Laburpena: Diptikoan erakutsiko den laburpen testua.
  • Txantiloila: Dipstikoaren itxura aukeratu, lau daude.
  • Argitaratua: Bazterra mundura ezagutzeko prest dagoenean aukeratuko dugu. Argitaratua ez dagoen bitartean, ezingo da bazterraren inguruko informazioa ikusi. Dena den, mapan agerian egongo da, kolaboratzaileek ikusi ahal izateko.

Gogoratu dena gordetzeko amaieran Bazterra gorde botoian klik egin behar dela.

Bazterraren informazio orokorra sartu ondoren, atal desberdinak editatu ahal izango ditugu. Horretarako editatu nahi den atalean sartu eta arkatzaren ikonoan klik egin. Honako atalak agertuko dira:

  • Bideoa: Sarreraren kasuan bakarrik. Bideo bat igotzeko aukera ematen du.
  • Irudia: Historia, Ingurua eta kokapena ataletan dago. Irudi bat igotzeko aukera ematen du. Diptikoan Historia eta Ingurua ezagutzen ataletan jarritako irudiak (jartzen badira) agertuko dira.
  • Eduki hedatua: Webgunean agertuko den edukia.
  • Eduki laburtua: Diptikorako laburpena.

Gogoratu amaieran Bazter zatia gorde sakatu behar dela.

Hasierara itzuli

Nire bazterrak

Erabiltzailearen menuan nire bazterrak atalean klik eginda. Erabiltzaileak sortu dituen bazter guztiak ikusten dira:

nire bazterrak

Hasierara itzuli

Kolaboratu

Mapa batean kolaborazioa eskatzeko. Saioa hasi eta zurea ez den bazter batean sartu. Eskuin aldean arkatza agertuko da eta bertan klik egin behar da. Kolaborazio eskaera egina dagoenean ikonoa kolorez aldatuko da.

kolaboratu

Hasierara itzuli

Kolaborazioak kudeatu

kolaboratu

Nire bazterrak atalean sartu. Bazterretako batek kolaborazio eskaerarik balu, ikono berezi bat erakutsiko luke. Ikono horretan klik eginda, kolaboratzaileak editatzeko pantaila agertuko da.

kolaboratu

Onartzen diren kolaboratzaileak aukeratu eta gorde botoia sakatu.

Kolaboratzaileek bazterraren atal desberdinak editatzeko baimena izango dute, baino ez bazterraren datu orokorrak.

Gainera, bazterraren jabeak atal bakoitzaren azken 10 bertsioak izango ditu eta nahi duenean edozeinetara bueltatzeko aukera izango du. Horretarako, atala editatu eta beheko partean agertzen den select kutxan bertsioa aukeratu.

historikoak

Hasierara itzuli

Google Drive irudiak bazterren ataletan

Atalen testuak sortzeko testu editore bat dugu eta aukera asko ematen dizkigu.

Gure Drive karpeta batean ditugun irudiak ere txertatu ditzakegu.

Driveko irudiaren gainean eskuineko botoia sakatu eta 'Partekatu->Eskuratu partekatu daitekeen esteka' klikatu goiko eskuin aldean. 'Esteka duten...' hasten den elementuan klik egin eta behean dagoen 'Gehiago' botoia sakatu. Zabalduko diren aukeretan lehenengoa aukeratu 'Aktibatuta: Publikoa sarean' eta 'Gorde' botoia sakatu.

Berriro ere irudian eskuineko botoiarekin klik egin eta 'Eskuratu edukia partekatzeko esteka' aukera klikatu. Esteken bidez partekatzeko aukera aktibatu eta behean itxura hau duen helbide bat agertuko da:

https://drive.google.com/open?id=0B8s3OWySO-hiQ082UXN0xXxxXxX

Esteka helbidea kopiatu.

Ondoren, bazterraren atala editatzen ari garela, testua idazten dugun kaxan dauden aukeren artean markatuta dagoen ikono hau klikatu:

Google Drive

Zabalduko den leihoko URL eremuan kopiatu dugun esteka kopiatu eta 'Ados' botoia sakatu.

Hasierara itzuli

Diptikoa editatu

Diptikoa automatikoki sortzen da. Horretarako zenbait atal bete behar dira. Bazterraren datu orokorrak editatzean:

  • Leloa: Diptikoan erakutsiko den esaldia.
  • Egileak: Diptikoan agertuko da.
  • Laburpena: Diptikoan erakutsiko den laburpen testua.
  • Txantiloila: Diptikoaren itxura aukeratu, lau daude:
    • diptikoa
    • diptikoa
    • diptikoa
    • diptikoa
    • diptikoa

Bestetik, atal bakoitzaren laburpen testua editatu.

Diptikoa ikusteko, edozein momentutan, diptikoa ikonoaikonoan klik egin.

Hasierara itzuli

Argitaratu

Bazterra argitaratzeko, bazterra editatu eta argitaratu kutxa markatu ondoren, Bazterra gorde botoia sakatu.

gorde

Hasierara itzuli

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados